Kontzertu berezia eskainiko du kultur etxean, datorren larunbatean, Paddam bikoteak; Estefania Saez Wolf abeslariak eta Iñaki Miguel piano eta gitarra joleak, hain justu.
Iluntzeko 20:00etan hasiko da emanaldia, eta chanson frantsesa ekarriko dute, frantsesezko amodiozko kantuak, alegia. Horretarako, garai bateko ikur diren kantu ezagunak abestuko dituzte: La vie en rose, La boheme, Ne me quitte pas...
Sarrerak, astelehenetik salgai
Emanaldirako sarrerak, astelehenean jarriko dituzte salgai: kultur etxean bertan edota web orrian (www.astigarraga.eus).
6 euro izango dira helduentzat, eta 3 euro haurrentzat.