Asteburupasa antolatu du Xaguxar aisialdi taldeak, datorren astebururako, apirilaren 14 eta 15erako. Oiartzungo Arritxulo aterpetxera joango dira, larunbatean eguerdiko 13:00etan abiatuta, Joseba Barandiaran plazatik. Bueltatu, berriz, igandean 17:00etan egingo dute, plazara bertara. Informazio gehiagorako, idatzi emailez: info@xaguxar.org.