Aste Santuko oporraldia ondo bukatzeko, azkeneko bi zita izango dituzte Astigarragako Gazte Lokalekoek, asteburuan. Salting Iruñara joango dira gaur, ohe elastikoetan saltoka eta jolasean aritzera. Eta bihar, Wii txapelketa jokatuko dute, Gazte Lokalean bertan.