Etika eta moralari buruzkoa, hilabeteko aurreneko saioa

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 7a, 02:00

Aurreko hilabeteetan bezala, bi ikastaro antolatu ditu Uda­leko Berdintasun Sailak, apirilerako ere, Jakin+ programaren barruan. Eta aurrenekoa, dato­rren asteartean bertan izango da, arratsaldeko 16:00etan hasi eta 18:00ak arte. Etika eta mo­ralari buruzkoa izango da, Eli­sa Palaciosen eskutik: Etika zalan­tza garai hauetarako. Bertan, aztertuko dituzte dilema mo­ra­lak eta jokaera etikoaren genero bereizketa: emakume eta gizonek jarrera etiko berdinak ote dituzten; morala be­rezko zerbait den edo ikasitakoa; posible ote den berdintasunezko etika unibertsal eta jasangarria...
Bigarren tailerra, berriz, apirilaren 17an izango da, ordu eta toki berean: Musikatera­pia­ren eskutik ahaldunduz, Idoia Lekuerekin, «gure barru­a­rekin komunikatzen laguntzeko».

Bietan izenematea, zabalik
Gaztelaniaz izango dira bi tailerrak, eta izena emateko epea zabalik dago, email bitartez: berdintasuna@astigarraga.eus. Doakoak dira biak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!