‘Go!azen’eko protagonistak, Gazte Lokalean ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 7a, 02:00

Bisita berezia jasoko dute da­torren ostiralean, apirilaren 13an, Astigarra­ga­ko Gazte Lo­ka­leko gazteek. Hitz eta pitz so­lasaldia antolatu du Udaleko Euskara Sailak, eta lau aktore etorriko dira, Gazte Lokalera: Go!azen ETB1eko tele­saileko hiru protagonista, Nerea Mazo, Oihan Mo­­reno eta Inma Fer­nan­dez; eta Ugaitz Alegria aktore ondarrutarra.
Arratsaldeko 19:00etan jarri dute hitzordua, eta bertan, Asti­garragako gazte­ekin solasean arituko dira, be­raien lanbidearekin lotutako gaietaz, kastinei buruz, famari buruz... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!