Solasaldiak eta sariak, irakurtzearen plazerrak

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 9a, 02:00

Onura besterik ez omen du, irakurtzeak, eta Udal Liburutegian aukera dago, horiekin gozatzeko. Batetik, bi liburu irakurtzeko proposamena egin du, hil honetarako, eta solasaldian aritzeko tartea izango da gero; Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburuari buruz ariko dira gaur, 19:30etan, gaztelaniaz, eta Unai Vilenaren Hauts haietatik liburuari buruz, euskeraz, hilaren 15ean. Bestalde, euskeraz irakur­tzeak saria ere izan dezake hil honetan, azkenekoz, Euskaltzaleen Topaguneak martxan jarritako Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren barruan. Euskerazko liburu bat maileguan hartu, irakurri eta iruzkina egiteagatik, erosketa txekeak lortzeko aukera dago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!