Udaberriari hasiera ederra eman nahi izan zion Umore Ona abesbatzak aurreko larunbatean, Udaberriko Kontzertuarekin. Baina bere zuzendari Eneko Amundarain gaixotu zela-eta, ez zuen zegokion emanaldirik eskaini; bai, ordea, Igeldoko Lezkarrik. Haiei eta hil berri den Juan Joxe korukideari eskaini zion Umore Ona abesbatzak emanaldiko kanta bakarra, agurra, Patxi Iribarrenek dantzatu zuena.