Bertatik Bertara formazio saioak antolatu dira Leitzan, elikadura katean parte hartzen dutenei zuzenduak; ekoizle, ostalari edota saltzaileak. Azkena ostegunean bertan egin da, legedi batzuen inguruan. Hurrena, maiatzaren 3an izanen da, 16:30etatik 19:30etara Leitzako Udalean. EHUko Mirene Begiristain izanen da irakaslea, eta salmenta bide laburrak izanen ditu hizketagai: bakoitzari ondoen egokitzen zaizkion bideak nola aukeratu eta prezioa nola egituratu irakatsiko du. Izena emateko, emaila idatzi behar da bertakoproduktuakleitza@gmail.com helbidera, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia adierazita.