Urtero bezala, 80 urtetiko gorako astigartarrei omenaldia egingo zaie igandean, Gure Izarra elkarteak antolatuta. Goizeko 09:30etan hasiko dira erritmoa jartzen, Txirriskla elkarteko txistulariak. Ondoren, 11:30etan aterako da txaranga, eta 12:45etatik aurrera izango da ekitaldi nagusia, Txomiñenea frontoiean: meza izango da hasteko; ondoren, Aiztondo abesbatzaren eta Astigar Dantza Taldearen emanaldia, eta 14:30etan, bazkaria, elkartean bertan.