Atzo izan zen Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Nazioarteko Eguna eta hori aprobetxatuz, Euskal Herriko Raketisten Jaialdia burutu zuten kiroldegiko frontoian, egungo raketisten partiduarekin. XX. mende hasierako jantziekin, buruz buru aritu ziren Amaia Irazustabarrena hernaniarra eta Maria Saez arabarra, Amaia Araiztegi mallabiarra eta Miren Larrarte bidaniarraren kontra. Jardunaldi berezi hori aprobetxatzen ari dira Euskal Herriko Raketisten historia zabaldu eta ezagutarazteko. Horretarako, erakusketa jarri dute Biterin hilaren 12ra arte, eta dokumentala jarriko dute, egun berean.