Bihar jokatuko da, goizeko 09:00etan hasita Eibarren, Memorial Valenciaga lasterketa ezaguna, afizionatuen mailan. Bertan izango da Ander Amonarriz hernaniarra, AMPOrekin, 167,5 kilometroko ibilbide gogorrean. Alebin eta infantilek, berriz, Usurbil Saria izango dute gaur, 16:30etan. Eta Zikuñako Amako zikloturistak, azkenik, Lesakara joango dira, goizeko 08:30etan abiatuta, 84 kilometroko ibilbidea osatzeko.