Asko okertu zaizkio gauzak Hernaniri, azkeneko asteotan, Ohorezko Mailan. Eta oso zaila dauka, mailari eusteko play offa saihestea. Azkenaurreko postuan daude, eta bederatzi puntura daukate aurrekoa, La Vila, hiru partidu falta direnean.
Aurrenekoa, bihar bertan jokatuko dutena, 12:00etan hasita Baldiri Aleun, Santboianaren zelaian. Partidu oso zaila, beraz. Baina gutxienez bonus puntuak lortu beharra daukate, bere aukera apurrei eusteko.