GRAVNIan eta Udaberri torneoan, zita nagusiak

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 7a, 02:00

Bi zita nagusi izango dituzte pe­lotari hernaniarrek, asteburu honetan. Helduenek, GRAVNI torneo ezagunean jokatuko dute gaur, frontoi luzean zein trinketean. Izan ere, bost pelotari hernaniar deitu ditu Gipuz­koak, hirugarren jardunaldia jokatzeko, Iparralderen kontra.
Frontoi luzean jokatuko du­te, senior mailan binaka, Ioritz Arrietak eta Markel Lizeagak. Idiazabalen ariko dira gaur, eguerdiko 12:00etan.
Aldiz, trinketerako deitu di­tuzte hiru hernaniar, 22 urtez azpikoetan: Ekaitz Cisneros buruz buru ariko da, eta binaka Xabat Pagola eta Endika Ariz­mendi. Iruran jokatuko dute hiruek, 14:30etan hasiko den jaialdian, hirugarren eta laugarren partiduetan.
Gazteek, berriz Udaberri tor­neoarekin daukate zita. Aste­bu­ru honetan hasiko da, pelotari alebin eta infantilentzat, eta bost bikote izango ditu Her­na­nik. Datozen 12 asteotan zehar jokatuko da txapelketa. «Adin hauetan, helburu nagusia lehi­atzen ikastea da; baina Elizazu eta Iturbe alebinetan, eta Jara eta Etxarri infantiletan, urruti iritsi daitezke txapelketan», azaldu dute pelota elkartetik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!