Oporren ostean, bueltan da Biteriko zinea, beste bi pelikulekin. Gaurtik astelehenera bitarte Gorrion Rojo botako dute; gaur 22:30etan izango da saioa. Eta bihar eta etzi, haurrentzako saioa ere izango da, Oin handiren semea ikusi ahal izango dute txikienek.