Gaur emango dio hasiera 2017ko Errenta kanpainari Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hori horrela, gaurtik hasita kontsultatu ahal izango da Autolikidaziorako proposamena interneten: www.gipuzkoa.eus. Datorren astean hasiko dira paperean korreoz bidaltzen; eta hilaren 20tik aurrera eskatu ahal izango da hitzordua errenta mekanizaturako.