asteburu askotan bezalaxe, punk estiloko kontzertu-saioa izango da bihar, Kontrakantxa gaztetxean. Gaueko 22:00etan hasita izango dira, antolatzaileek jakinarazi dutenaren arabera, «punktual».
Sarrerak eskuratzeko, 5 euro ordaindu beharko dira Gaztetxean bertan.
Denera, lau talderen musikaz gozatzeko aukera izango da: Arkaiko (punkrock Antiguo), Sangre Salvaje (Rock&Blood Madrid), Against You (Iruña Streetpunk) eta Rotten XIII (Oi! Baldorba).
Gazte Mugimenduko bi kideren epaiketa-gastuentzat izango dira diru-sarrerak.
Epaiketa-gastuak kubritzeko
Urrunegi taldeak, etxebizitza eskubidea aldarrikatzen duen Hernaniko taldeak, Kontrakantxa Gaztetxearen laguntzarekin batera, antolatuta izango da belada. Bertara sartzeko, 5 euro ordaindu beharko dira.
Sarreretatik ateratzen duten dirua, hain justu, izango da «Hernaniko Gazte Mugimenduko bi kideren epaiketa-gastuak kubritzeko».