Urteurreneko emanaldiko sarrerak salgai, oraindik

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 6a, 02:00

Ttarla Dantza Taldeak 25 ur­te betetzen ditu aurten, herriko kaleetara euskal dantzak eramaten. Hain zuzen, 1993an sortu zuten dantza taldea, eta hori ospa­tzeko, as­teburu oso­ko egitaraua antolatu du­­­te gaur eta bihar zortzirako. 

Emanaldia, hasteko
Ostiraleko emanaldia izango da ospa­kizunei hasiera eman­­go die­na, gaur zortzi. Ttarlak 25 urte dantzan ikus­ki­zu­nare­kin, oholtza gai­ne­an egingo dute bat dan­tza taldean aritutako lau be­launaldietako kideek. 

Gaueko 22:00etan ha­si­ta izango da hori, kiroldegiko fron­toian. Eta ikuskizun berezi honetaz gozatzeko, duela aste batzuk jarri zituzten salgai sarrerak Txili eta Garin tabernetan, 6 euroan.

Egun osoko egitaraua, larunbaterako
Hurrengo egunerako, egun oso­­ko festa antolatu dute, Ti­lo­setan. Goi­zean, 11:30etatik au­rre­ra, Ka­nika taldearen jo­la­sak, Apa­­xi kontalaria eta bazkaria izango dira. Arra­tsaldez, 17:00etatik aurrera, erromeria eta tailerrak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!