Garai bateko raketistak gogoan, gaurko partiduan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 6a, 02:00

Jarduera Fisikoa eta Kiro­la­ren Nazioarteko Eguna da gaur, eta hori aprobetxatuz, Emakume Raketisten Jaialdia izango da gaur. Euskal He­rriko Raketistek egindako proposamena izan zen, eta bertan da Amaia Irazustabarrena palista eta raketista hernaniarra. 

Hain justu, bera izango da gaurko erakustaldiko protagonistetako bat. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, partidua jo­­katuko dute kiroldegiko fron­toian: Irazustabarrena be­rak jokatuko du, Maria Saez ara­barrarekin batera, Amaia Araiztegi mallabiarrak eta Mi­ren Larrarte bidaniarrak osatutako bikotearen kontra. Par­tidua ikusgarria izango dela adierazi zuen Irazusta­ba­rre­nak aurkezpenean; gainera, garaiko materiala jantziak berreskuratzen ari dira, eta moldaketekin bada ere, raketisten hasierako jantziekin jokatuko dute.

Erakusketa ere, martxan
Kirolari profesionalak izan zi­ren aurreneko emakumeak Raketistak izan ziren 1917an. Eta ordutik orain arteko ibilbidea kontatzeko, erakusketa jarri dute jardunaldien bueltan, Biterin. Bertan, hilaren 12ra arte izango da ikusgai, 17:00etatik 20:00e­tara.

Azken egun horretan, jardunaldi bereziari bukaera emateko, dokumentala jarriko dute, 19:00etan Biterin: Raketistak lehen eta orain.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!