Salbazioa izan dute helburu denboraldiaren hasieratik, eta asmo berarekin egingo diote aurre asteburu honetan azkeneko jardunaldiko partiduari. Etzi izango da, igandez, eguerdiko 12:00etan hasita, Zubipen. Azkeneko norgehiagokan, Danok Bat talde bilbotarra izango dute aurkari. Bertaratzeko deia egin dute; sarrera debalde izango da.
Arriskuan, egun
Sailkapenean, egun hamahirugarren dago mutilen taldea, arrisku-betean. Izan ere, azkeneko lau taldeak jaitsiko dira.
Hortaz, partidu erabakigarria izango du asteburu honetakoa; Danok Bat taldearen kontra irabazi eta Pamplonak Athleticen aurka galtzen badu, salbatu egingo da Hernani, zuzenean.