Sagardoaren Txapelketak amaitu du aurreneko fasea, eta Barrenetxea IV hernaniarrak eta Zubiri goizuetarrak emaitza onak lortu dituzte. Segurola eta Barrenetxeak Oialume Zar sagardotegiaren izenean, lehenengo postuan bukatu dute, B multzoan hiru partiduak irabazi eta gero. Emaitza horien ondorioz, finalerdietara zuzenean sailkatzea lortu dute.
Zubiri, Utergarekin batera ari da jokatzen Txapelketa, Altzueta sagardotegiaren izenean, eta A multzoan bigarren amaitu dute, bi garaipen eta porrot batekin. Bigarren postuari esker zuzenean final laurdenetara sailkatu dira eta partidu hori final zortzirenetan gailentzen den bikotearen aurka jokatuko dute.
Final zortzirenak larunbatean jokatuko dira, eta gaurko, jaialdi ikusgarria dago antolatuta. Partidu nagusian edo estelarrean Urriza eta Ion, Uterga eta Barrenetxearen kontra jokatuko dute.