Jubenilen Ohorezko mailako taldeak maila salbatu dezakete asteburuko azken jardunaldian. Horretarako igandean, 12:00etan, Zubipen, Danok Bat taldea menderatu behar dute eta Pamplonaren porrotaren zain egon. Hauek Lezaman jokatuko dute Athletic-en aurka. Jendea Zubipera hurbiltzera animatzen dute klubetik.