‘Olinpik News’ saiorako lan taldea osatuko dute, bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 5a, 02:00

ZER izango litzateke Joko Olin­piko bat ikusentzunezko ja­rrai­­penik gabe? Hernaniko Gaz­te Olinpiadetan ere jarrai­pena egiten da, Olinpik News saioaren bidez; aste honetan hasiko dira. Hori bai, aurretik lan taldea osatu behar da eta antolakuntzatik diotenez, «ikusen­tzunezkoetan moldatzen bazara, edo hobe esanda, ideiarik ere ez baduzu, baina gogoz bet­eta bazaude, azaldu zaitez bihar 18:00etan Gaztetxera, bertan aurtengo lantaldea osatuko dugu-eta. Anima zaitez!!!».

Gazte Olinpiada etzi, larun­batean, hasiko da eta ordurako Olinpik Newsek albiste, emai­tza eta berri guztiak eman behar ditu aldiro. 

21 taldek hartuko dute parte ‘aro modernoko’ Herna­niko Olin­piaden bosgarren edi­zio­an. Aurreneko bi probak Paella lehiaketa eta Opskarrak izango dira. Paella lehiaketa goizean zehar egingo da eta eguerdian epaituko dituzte. Bazkalostean, Opskarren txanda izango da. Bukatzeko, txaranga abiatuko da herriko kaleak girotzeko. Eta gaualdean hasiko dira kontzertuak: Bad Sound Sis­tem, Erokomeri eta talde sorpresa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!