Aurreneko etapan, Urumean zehar

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 2a, 02:00

Gaur emango zaio hasiera 2018ko Euskal Herriko Itzu­lia­ri, eta larunbatera arte luzatuko da. Denera, sei etapa burutuko dituzte, eta gaur izango da aurrenekoa, Zarau­tzetik Zarautzerako bidea osatuko duena.

Lehenengo etapa honetan pasako dira Her­nani eta Asti­ga­rragatik. Au­rreikuspenen arabera, eguerdiko 13:55ak al­dera iritsiko dira Hernanira, eta bertatik joango dira Astigarragara.

Hain zuzen, Galarretatik sartuko dira Hernanira, eta zuzen joango dira Txantxi­llako rotondara arte. Han ere, zuzen jarraituko dute Santa Barbara auzoa zeharkatzen duen errepidetik. Urnieta eta Hernani lotzen dituen rontondaraino iritsiko dira, eta handik hartuko dute A15 autobia, Astigarragarantz. 

Herria autobiatik ikusiko dute txirrindulariek, eta Oiar­tzu­nerako bidea hartuko du­te, bide zaharretik.

Hondarribiaraino eta buelta
Zarautzetik abiatuko da 58ga­rren Euskal Herriko Itzuliaren aurreneko etapa eguerdiko 13:17e­tan, eta 162,1 kilometroko ibilbidea osatu ostean, 17:18-17:42 artean iritsiko da aurreneko txirrindularia helmugara -Zarautzen izango da, baita ere-. 

Zarautzetik, Honda­rribia­rako bidea egingo dute txirrindulariek, eta orduan pa­sa­ko dira Urumean zehar. Buelta, Pasaiatik egingo dute, eta orduan, Donostian sartuko dira 15:00ak aldera, eta Igeldotik Oriora pasako dira, Zarautzera iritsi arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!