«Aldundiaren jarrera onartezina da»

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 2a, 02:00

Dagoeneko pasa dira hilabete batzuk Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun sailak Buruntzaldeako autobus zerbitzuei dagokion aurrepro­iektua aurkeztu zuenetik. 

Herritar eta langileen kezkak  Murrizketarik Ez Plata­for­­ma sortzea ekarri zuen, eta oraingo honetan eskaera ba­tzuk egin dizkio taldeak Al­dun­­diari. Izan ere, beren us­tez, «aurreproiektua onargarria ez den bezala, Aldun­dia­ren jarrera ere onartezina da». 

Eta salatzen dute: «beste behin ere, herritarroi bizkarra emanez eta gure iritzia kontuan hartu gabe, hainbat proiektu erabaki eta aurrera atera nahi dira». Beraien ustez, «inposaketaz inposaketa jarraitzen dute eta adibideak ez dira falta».

4.000 bat alegazio, eta 7.000 sinadura
Arazoaren hasiera pasa den urteko abuztuan ezartzen dute: «Foru Aldundiak argitaratu zuen Buruntzaldearako autobus zerbitzuei zuzendutako aurreproiektua. Bertan, da­ki­zuenez, murrizketa nabarmenak proposatzen ziren».

Horren aurrean, «4.000 ale­gazio inguru sartu, eta 7.000 sinadura bildu ziren». Ez dute ahaztu, ezta ere, «gai honen ha­rira herritarrek egin­dako hainbat agerraldi eta mobilizazio».

Egun egoeraren berri ez dutela onartzen dute: «egunak aurrera joan dira, eta non gelditu dira Aldundiak alegazioei burutu beharreko erantzunak? Zertan dago aurreproiek­tu/pro­iektuaren egoera? Zergatik halako opakotasuna? Non dago hauteskunde-kanpainetan ahoan darabiltzen kudeaketa gardena? Gure egunerokoan era­gin zuzena duen gai honen inguruan, herritarrok ez al dugu eskubiderik jakiteko zertan dagoen istorio hau?».

Hiru eskaera
Egoerari buelta emateko, hiru eskaera egiten dizkiote Aldun­diari. Aurrenekoa, «utz dezala bertan behera aurreproiektua». Bigarrena: «erakunde pu­bliko bezala, lehenetsi de­za­la herritarron ongizatea. Ber­ma dezala, gutxienez, egun garraiobide pu­blikoek eskain­tzen duten zerbitzua eta ez dadila murrizketarik egon». 

Eta hirugarrena, «alboratu ditzala ikuspuntu ekonomizista soilak, eta jar dezala helburu nagusi gisa jendarteari eskaintzen zaion zerbitzua eta berauen kalitatea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!