Tarifa berriak, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 2a, 02:00

Gaur sartuko dira indarrean Mugiko prezio berriak. Herna­niko herri-autobuseko eta herritik kanpoko lineako autobusetako billete arrunta 5 zentimo ga­restituko da, 1,25 eta 1,75 eu­ro, hurrenez hurren. Mugi txar­te­la daukatenek, al­diz, orain baino deskontu haun­dia­goa izan­go dute: hileko aurreneko 20 bida­iek %46eko deskontua izango dute; 21 bidaietatik 50e­ra artekoek, %57koa; eta 51 bi­daie­tatik aurrera, %90e­koa izan­go da deskontua. Hor­taz, txartelarekin ordaintzen du­tenei zentimo 1 garestituko zaie bidaia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!