Proposamenak prest, ostiral honetatik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 2a, 02:00

Oporren ondoren emango dio hasiera Gipuzkoako Foru Al­dun­diak 2017ko Errenta eta abe­rastasunaren kanpainari. Hain zuzen, ostirale­tik aurre­ra ikusi ahal izango da Inter­net bidez (www.gipuz­koa.eus) Autolikidaziorako Pro­posa­me­na. Horiek, gaine­ra, apirilaren 10etik 24ra bida­liko dituzte etxe­etara, hala es­katuta dau­ka­nak, behintzat.

Datu horiek jakinda, hila­ren 16tik ekainaren 30era arte onartu ahal izango da.

Bulegoan, hilaren 23tik
Ordura arte luzatuko dira, bai­ta ere, modalitate mekaniza­tu­koa, eta Internet bidezkoa. 

Mekanizatua hainbat to­ki­tan dauden bulegoetan egiten da, tartean Hernaniko Latsun­beberri auzoan. Adituen la­gun­tza jasota egiten da ber­tan, eta hitzordua eskatzeko, hilaren 20ra arte itxaron be­har­ko da. Izan ere, bulegoak ez dituzte hilaren 23ra arte ire­kiko, eta azkeneko hitzor­dua ekainaren 9rako emango dute. Zita hartzeko, Aldun­diko web orrira jo beharko da, www.gi­puz­koa.eus, edo bes­tela, tele­fonoz deitu daiteke, 902 100 040 zen­bakira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!