Raketisten erakusketa ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 4a, 02:00

Emakume Raketisten historia ezagutzeko hiru jarduera anto­latu dira. Batetik, era­kus­ke­ta jarriko da Biterin, gaurtik 12ra, arratsaldez (17:00­-­20:00), rake­tisten ibil­bi­­dea ja­sotzen duena. Mundu mai­lan au­rreneko emakume kirolari profesionalak izan zirela esa­ten da, eta diru asko ira­baz­ten zutela; askorentzat, familiak behar zuen diru-itu­rria ziren.   
Ostiralean era­kustaldia egin­go du. Kiroldegiko fron­to­ian, raketisten partidua joka­tu­ko da, 19:00etan; debalde ikusi ahal izango da lehia, Amaia Irazus­ta­ba­rrena hernaniarrak eta Maria Saez ara­ba­rrak osa­tu­tako bikotearen eta Amaia Araiz­tegi mallabiarrak eta Bida­niako Miren La­rrartek osatutakoaren artean.

Dokumentala ere bai
Azken zita, apirilaren 12an, ostegunean izango da, 19:00­etan, Biterin. Raketistak lehen eta orain dokumentala ikusi ahal izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!