Tailerrak eta jolasak, aste honetan ere

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 4a, 02:00

Aste Santua bukatu da, baina oporraldian jarraitzen dute, haur eta gaztetxo astigarta­rrek. Eta ondo aprobetxatzeko, aukera ugari dauzkate, aste honetan ere.
Kultur etxean, bi tailer hasi ziren atzo, 6-12 urte bitarteko hau­rrentzat: zientziarekin jo­lasean aurrena, 10:15etan hasi eta 11:45ak arte; eta sukalda­ri­tza osasuntsua gero, eguerdi­ko 12:00eta­tik 13:30etara.
Kiroldegian, berriz, Jolas Txikirekin daukate zita, 2-5 urte bitarteko haurrek, goi­ze­ko 09:00etatik 13:00etara. Atzo hasi zen bigarren txanda, eta ostiralean bukatuko da.
Eta Xaguxarrek ere, atzo ekin zion ludotekari berriro, Herri Eskolan, 4-12 urte bitar­te­koen­tzat. Goizeko 10:00etatik 13:00e­tara egongo dira bertan.

Zita bereziak, Gazte Lokalean
Aurreko horietan, aldez aurre­tik eman behar zen izena; ez ordea, Gazte Lokaleko ekin­tze­tan. Zita bereziak jarri dituzte: Escape Room Mitologik gaur, mendira irteera bihar, sukal­da­ritza tailerra ostiralean, Iru­ñako Saltingera larunbatean, eta igandean, bukatzeko, Wii txapelketa lokalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!