Igande honetan jarri du zita Astigar dantza taldeak, plaza dantzekin. Joseba Barandiaran plazan izango dira, ohi bezala, eguerdiko 12:30etan hasita. Zuzeneko musikak lagunduta, dantza tradizionalak dantzatuko dituzte bertaratuek: muxikoak, biribilketak, fandangoa, arin-arina...
Horregatik, dantza gustuko duten astigartar guztiak animatu dituzte; adin guztietako herritarrak, izan haur, gazte edo heldu.