Kimatu egin dituzte, etxeetako leihoetatik gertu zeuden adarrak

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 4a, 02:00

Kimaketa lanak egin ditu Asti­­garragako Udalak, aurreko as­teotan, etxeetatik gertu zeu­den adarrak mozteko. Izan ere, «leihoetatik gertuegi zeu­den, eta ikusgaitasuna muga­tzen zuten», azaldu dutenez. 
Bereziki, herriko erdi­gu­ne­an egin dituzte lanak, Joseba Barandiaran plazako eta Pe­lo­tari kaleko astigarre­tan. Txa­la­ka pasealekuko pantanoe­tan ere, «kimaketa arina» egin dutela jakinarazi dute.
Eta kimaketa lan horiez gain, bi zuhaitz moztu behar izan dituzte: Murgiako heze­gu­nean bata, eta Ergobiako Juan­gitenea plazan bestea, auzotarrek hala eskatuta.
Kimaketa lan horiek guz­ti­ak egiteko, 12.000 euro ingu­ruko partida gorde zuen Asti­garragako Uda­lak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!