Etika eta musikaterapia saio bana, apirileko zitak Jakin+ programan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 4a, 02:00

Beste bi tailer prestatu dituz­te apirilerako, Jakin+ progra­maren barruan. Oraingoan, etika eta morala batetik, eta musikaterapia bestetik, izan­go dira landuko dituztenak.
Apirilaren 10ean izango da aurrenekoa: Etika zalantza garai hauetarako, Elisa Pala­ciosen eskutik. Ber­tan, azter­tuko dituzte giza dilema mo­ralak eta jokaera etikoaren ge­nero bereizketa: emakume eta gizonek, jarrera etiko ber­dinak ote dauzkaten; morala berezkoa den edo ika­si­takoa...
Bigarrena, apirilaren 17an egingo dute: Musikaterapiaren eskutik ahaldunduz, Idoia Le­kue Peñarekin. Landuko dute emozioen eta afektibitatearen unibertsoaren behaketa, sen­ti­menduak bideratzea, eta sor­mena berpiztea.
Kultur etxean izango dira biak, 16:00etatik 18:00etara, gaztelaniaz. Eta bietan izena emateko, epea zabalik dago: berdintasuna@astigarraga.eus. Doakoak dira bi tailerrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!