Plaza dantzekin zita bihar, Joseba Barandiaran plazan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 7a, 02:00

Bihar jarri du hileroko zita, Astigar dan­tza taldeak, plaza dantzetan aritzeko. Eguerdiko 12:30etan izango da, Joseba Barandiaran plazan; eta bertara gonbidatu dituzte, adin guztietako herritarrak, izan haur, gazte edo heldu. Behar den bakarra da, dantza egitea gustuko izatea.
Zuzeneko musikarekin la­gunduta, dantza tradizionalak dantzatuko dituzte, bertaratzen direnek: muxikoak, biribilketak, fandangoa, arin-arina...
Urteko hirugarren plaza dan­tza saioa izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!