Haurrei bereziki zuzendutako filma jarriko dute Astigarragako kultur etxean, asteburu honetan. Hurrak eta lapurrak II pelikula izango da ikusgai larunbatean, arratsaldeko 17:00etan hasita.
Ordu eta erdiko iraupena dauka, eta euskeraz jarriko dute. Filma ikusteko sarrerak, dagoeneko salgai daude: www.astigarraga.eus webgunean eta kultur etxean bertan, 2 euroan.
Kultur etxetik jakinarazi dute, zine aretoan dagoen pertsona, ez dela arduratzen haurren zaintzaz, eta haurrak nahi dutenean atera daitezkeela aretotik; beraz, gurasoen ardura dela, haurrak aretoan bakarrik uztea.