Urrezko bi domina Jaime Romerok, pistako Espainiako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 4a, 02:00

Joan den asteburuan, ostira­le­tik igandera, jokatu zen pis­tako Espainiako Txapelketa, kadete eta junior kate­go­ri­e­tan. Tafallako belodromoan izan zen, eta bertan aritu zen Jai­me Romero astigartarra ere, Eus­kadiko selekzioak deituta. Bai­ta bikain aritu ere! Urrezko bi domina ekarri zituen: scratch proban, eta taldekako perse­ku­zio proban.
Scratchean, 5 kilometroko proban, aurrea hartu zien asti­gartarrak, Baleareetako Fran­cesc Benassarri eta Asier Pozo lasartearrari, urrezko domina lortzeko. Taldekako perseku­zio­­­an (3 kilometro), berriz, Pozo, Andoni Espejo eta Haritz Sei­ne­kin aritu zen; eta sailkapen proban bi­ga­rren izan ondoren, Valentzia men­de­ratu zuten fina­lean, segun­du batetik go­rako aldearekin.

Beste bi domina, oso gertu
Baina bi proba horietan ba­ka­rrik ez, beste lau probatan ere ari­tu zen Romero. Eta do­mina gehiago lortzeko aukera ere izan zuen, oso gertu.
Bakarkako persekuzioan (2 kilometro), sailkapen proban laugarren egin ondoren, bron­tzea lor­tze­ko lehia jokatu zuen Pozo­re­kin, baina horretan, aurrea hartu zion lasartearrak, eta lau­ga­rren postuan geratu zen astigarta­rra. 
Antzeko gertatu zitzaion, taldekako abia­dura proban: hirugarren izan zen sailkapen proban, Beñat Carbayeda eta Pozorekin, aurreneko bi tal­de­ak segundu erdira zituztela; bai­na gero, brontzerako lehia galdu zuen Euskadiko hiru­ko­teak, Baleareen kontra.
Ez zuen urruti izan bron­tzezko domina Romerok, 500 metroko proban ere, bakarka. Zazpiga­rren sailkatu zen az­ke­nean, 36,428 segunduko den­bo­rare­kin; baina segundu erdi exka­xera izan zuen probako hiru­ga­rren sailkatua. Pun­tu­a­zio proban, berriz, ez zuen lasterketa bukatu.

Euskadi, selekzio onena
Gainera, selekzioka garaipena lortu zuen Euskadik, kadete eta junior kategoriak batuta. Guz­tira, 30 domina lortu zituen; horietatik 12 urrezkoak. Balea­reak izan zen bigarren, 14 do­minarekin, oso urruti.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!