Erramu Bedeinkapena, Aste Santuaren iragarle

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 24a, 01:00

Erramu Igandea da bi­har, eta hala, emango za­io hasiera Urumea bailarako Aste Santuko elizkizunei. Aranon izan ezik, Goizuetan eta Ereñotzun izango da jarduna: goizuetarrek, 11:30etan be­dein­ka­tuko dituzte erramuak elizaren atarian, eta ondoren eginen da me­za; eta ereñotzuarrek,  goizeko 10:00etan izango dute meza.

Datorren astean, segida elizkizunek
Ostegunean hasiko da ofizialki Aste Santua, eta orduan ere, hitzordu de­xente pilatuko dira: ostegun santuan, ostiral santuan, larunbat santuan eta pazko igandean Goi­zueta, Ereñotzu eta Ara­non izango dira elizkizunak. Asteazkenean, aldiz, Goizuetan bakarrik daukate zita, Penitentziako Sakramenturako.

HITZORDUAK URUMEAN
GOIZUETA
- BIHAR, ERRAMU IGANDEA: 11:30etan Erramu Bedeinkapena eliz nagusiaren aurrean; ondoren, meza, 12:00etan.
- ASTEAZKENA: 09:00etan eta 18:00etan, Penitentziako Sakramentua.
- OSTEGUN SANTUA: 08:00etan, Penitentziako Sakramentua, eta 19:00etan, Azken Afaria.
- OSTIRAL SANTUA: 08:00etan, Penitentziako Sakramentua, eta 19:00etan, Nekaldia eta Heriotza.
- LARUNBAT SANTUA: 11:00etan, Pazko Elizkizuna.
- PAZKO IGANDEA: 12:00etan, meza, eukaristia.

EREÑOTZU
- BIHAR, ERRAMU IGANDEA: goizeko 10:00etan, Erramu Bedeinkapena.
- OSTEGUN SANTUA: 18:00etan, Jaunaren Afaria.
- OSTIRAL SANTUA: 09:00etan, meza.
- LARUNBAT SANTUA: Pazko Gaubeila, 19:00etan.
- PAZKO IGANDEA: 10:00etan, meza nagusia.

ARANO
- OSTEGUN SANTUA: 11:00etan, aitortza; 17:00etan, elizkizuna.
- OSTIRAL SANTUA: 11:00etan, aitortza; 17:00etan, elizkizuna.
- LARUNBAT SANTUA: 21:00etan, elizkizuna.
- PAZKO IGANDEA: 10:00etan, elizkizuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!