Gipuzkoako herriei deia, bat egin dezaten

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 17a, 01:00

2014an hasi zuen Harituz El­kar­­teak Matazak Indarkeria Se­xis­taren Kontra egitasmoa, eta 2018 urte honetan, egitasmoa za­bal­tzea izango da as­moa. Ho­ri azal­tzeko, prentsaurrekoa es­kaini zu­ten  asteartean Uda­lak eta Ha­rituz Elkarteak berak el­ka­rrekin; aurrenekoa Zorione Etxe­­zarraga alkateak ordezkatuta, eta bigarrena, Isabel Ote­rok.

Gipuzkoatik hedatzea, helburu
Gipuzkoa Berdintasuna Ehun­tzen planaren baitan kokatzen da proiektua, eta hemendik aurrera, Astigarragatik zabal­tzea izango dute helburu: «Gi­puzkoako gainontzeko herriei deia egin nahi diegu, bat egin dezaten egitasmoarekin».

Hori hala izanda, aurkezpenean izan ziren Gipuzkoako beste herrietako ordezkariak: Lezo, Beasain eta Billabonako Udaletakoak, eta Lasarte-Oria­ko Atsobakar zentrokoak.

Bertan aldarrikatu zuten elkarlanaren beharra: «ekin­tzaren helburu nagusia da emakumeen elkarlana bultza­tzea, baita indarkeria sexistaren borrokaren kontrako informazioa partekatu eta ikusaraztea».
Gipuzkoa izango da, hain zuzen, aurtengo kokalekua, «Es­painiako beste toki askotan egon ondoren, eta nazioartean, Tunez eta Portugalen babesa lortuta». Izan ere, «nahiz eta ehunaren tradizioa oso sendotuta egon, euskal gizartearen izaera eta orografiagatik ez da hain ohikoa izan».

Dokumentala prestatzen
Horrez gain, iragarri dute Ma­tazen proiektuaren inguru­an do­kumentala egingo du­tela 2018an zehar. Eneko Olasa­gas­tik zuzenduko du, eta helburua da proiektua bera eta atzean dau­den emakumeen lana kontatzea. Alde batetik, partehar­tzaileen ahalduntzerako; eta bes­tetik, indarkeria sexistaren kontra egiten dutenei babesa adierazteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!