Bihotz-biriketako suspertzeari buruz

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 3a, 02:00

Larunbaterako tailerra antolatu du Hernanin, DYAk, bihotz-biriken suspertze teknika ikasteko. Tailer hau berezia izango da, haur eta helduek elkarrekin egitekoa izango baita. Helburua da 6 urtetik gorako umeek ere ikastea, bihotz-geldialdi bat identifikatzen eta horren aurrean jokatzen. Ikastaroa Inmakulada ikaste­txean emango da, 17:00etatik 19:00etara, eta izenematea irekita dago, 943 46 46 22 telefonoan; helduek 8 euro; 17 urtetik beherakoek, doan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!