Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Hernanitik igaro zen 14:00ak aldera. Lehen etapa jokatu zen eta Hernanitik lehen orduan igaro ziren. Ordurako eguneko ihesaldia egina zegoen eta Ibai Salas, Jonathan Lastra, Aitor Gonzalez, Amanuel Ghebreigzabhier pasa ziren pelotoiaren aurretik lau minutuko aldearekin. Ondoren Astigarragara joan ziren eta hortik Oiartzun eta Jaizkibel igaro eta gero Hondarribiara. Etapa une erabakiorrean, azken kilometroetan, Zarautzetik Elkano bidean sartu zen eta hor indartsuenek laisterketa puskatu zuten; Roglic, Alaphilippe eta Quintana. Azkenean lehen biak iritsi ziren batera eta frantziarrak irabazi zuen etapa, eslobeniarraren aurretik. Segundo ederrak, 23, lortu zituzten helmugan.