Auto gidari batek bi gazte harrapatu zituen Hernanin, eta ondoren ihes egin zuen. Ertzaintzak jakitera eman zuenez, igandetik astelehenerako gauean 01:30etan inguruan izan zen harrapaketa, Oialume auzoko biribilgunean, GI-2132 errepidean.
21 urteko bi gazteak Ospitalera eraman zituzten, zaurituta; batek aurpegian zauriak ditu, eta besteak, kolpe ugari gorputz osoan.
Ertzaintzak lekukoen laguntza eskatu du
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko eta ihes egin duen gidaria identifikatzeko. Gertakariaren inguruko informazioa duten herritarren laguntza ere eskatu dute, eta horretarako, ondorengo telefonoa jarri dute: 943-539125.