Irisgarritasun Planaren barruan, Latsunbeberri auzoan, espaloien egokitze eta asfaltatze lanak hasiko ditu Udalak gaur bertan. Atarrabiyo parketik kiroldegira doan kalearen asfaltoa berrituko du Udalak. Zuhaitzen txorkoak egokituko dituzte lehenengoz, eta ondoren asfalto zaharra kendu eta berria jartzeko lanei ekingo diete udal langileek. Hilabete bat inguru iraungo dute lanek.
Horien ondorioz, aparkaleku batzuk ezingo dira erabili. Bizilagunek ahalik eta eragozpen txikiena nabaritu dezaten, lanak egiten ari diren zatietan soilik kenduko dira aparkalekuak. Atarietan jakinarazpenak jarriko ditu Udalak.