Udalak jakinarazi du asfaltatze lanak egin eta espaloiak egokituko dituela Latsunbeberri auzoan, asteartean hasita, eta lanek hilabete inguru iraungo dutela. Irisgarritasun Planaren barruan egingo ditu lan hauek; Atarrabiyo parketik kiroldegira dijoan kalean asfaltoa berritu, zuhaitzen txorkoak egokitu ondoren. Lanek iraun bitartean, ezin izango dira aparkaleku batzuk erabili, baina bizilagunei ahalik eta eragozpen txikiena sortzeko, lanean ari diren bitartean bakarrik kenduko dira.