Aste Santua dela-eta, bihar arte itxita egongo da Gaztelekua. Baina ekintza bereziak prestatu dituzte gero, igandera arte. Asteazkenean hasita, hurrenez hurren egun bakoitzean izango dira: arte plastika, futbolin txapelketa, Irisarriland-era irteera, Master Chef eta Just Dance bideogintza.