Ireki da izenemate epea, Udaleku Ibiltarietako bi txandetarako

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 1a, 02:00

Dobera Euskara Elkarteak Uda­leku Ibiltariak antolatuko ditu udara honetan ere, eta izenematea maiatzaren 23ra arte dago zabalik, bulegoan (Larramendi 11), telefonoz 943 33 27 99 zenbakian edo emailez; dobera@dobera.eus. Bi txan­da izango dira, ohi bezala.

Txandak, adinaren arabera
Aurreneko txanda uztailaren 1etik 13ra izango da, 2003 eta 2005 urteen artean jaiotakoentzat. Plazaolako bidean zehar ibiliko dira: Andoain, Beras­tegi, Leitza, Lekunberri, Bete­lu... Eta nola ez, bidean, ur ekintzak, abentura kirolak... egingo dituzte. Prezioa 210 eurokoa izango da bazkideentzat, eta 250ekoa, bazkide ez direnentzat.

Bigarren txanda txikiagoentzako izango da: 2006 eta 2008 artean  jaiotakoentzat. Hauek ere ibilbide berean ibiliko dira, baina uztailaren 29tik abuztuaren 4ra. Prezioa, kasu honetan, 140 eurokoa da bazkideentzat, eta 170 eurokoa, ez direnentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!