Harri-jasotzaile ibilitako Damasa Agirregabiria, Karkabako muralean

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 1a, 02:00

Ainara Azpiazu, Axpi komikigile eta ilustratzaile hernaniarraren ideiarekin bat egin du Emakume hartu hitza eta ekintza. Plaza Goazen! dinamikak, eta murala margotu da Karkaban, Karbonera etxearen paretan, emakume bat gogora ekartzeko: Damasa Agirre­gabiria, harri-jasotzailea.

Damasa Agirregabiria, plaza hartu zuen emakumea
Datu askorik ez badago ere, ezaguna da Damasa Agirre­ga­bi­ria, Itziarkoa, harri-jasotzen ibi­ltzen zela. Horrela azaldu dute, Plaza Goazen! dinamikatik. «Plazaz plaza aritu ez arren, 1936an, Lasturko festetan, harria jaso zuen plazan. 100 kilo jasotzeko gai zela diote».

Datu gutxi ezagutzen dira, ordea. «Emakume hark, beste askok bezala, plaza hartu zuen, eta eredu izan zen beste batzuentzat. Pena da inon bilduak ez egotea, eta datu gutxi izatea. Horregatik, jarraitu behar dugu horrelako gertakizunak plazara ateratzen», adierazi dute.

Urrian hasitako dinamika
Emakue hartu hitza eta ekin­tza. Plaza Goazen! dinamika urrian jarri zen martxan. Oraingoan Axpiren ideiarekin egin du bat, eta aurrerantzean ere lanean jarraitzeko asmoa azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!