Haur eta gazte literaturaren nazioarteko eguna ospatzeko, saio berezia antolatu dute datorren asteartean, kultur etxean. Irakurriz ikuskizuna eskainiko du Shakti Olaizolak: liburuen bidez, eguneroko gauzak jolas, erronka eta gozamen bihurtuko ditu, ekilibrio, dantza eta kontortsioekin. Arratsaldeko 17:30etan izango da saioa, eta sarrera, doakoa.