Ekitaldirik ez da faltako, gaur hasi berri dugun hil honetan. Besteak beste, historia eta ondare kulturala berreskuratzeko hainbat ekitaldi izango dira. Batetik, Kirol eta Jarduera Fisikoaren egunaren bueltan, emakume raketisten inguruko erakusketa eta dokumentala izango dira, eta baita partidua ere. Bestetik, ume lapurtuen hainbat senidek gaia azaleratuko dute.
Bestelako ekitaldiak ere ez dira faltako: Gazte Olinpiadak, Izaro Andresen edota Hernaniko Musika Bandaren kontzertuak, Dantzari Festa, hitzaldi eta tailerrak, Ttarla taldearen urteurrena... Oporretako atsedenaldiak indarberrituta hasiko ote dugu, apirila!
APIRILEKO AGENDA
6 Emakume Raketisten Jaialdia, doan, 19:00etan frontoian: Irazustabarrena-Saez/Araiztegi-Larrarte.
9 Ipuin kontaketa. Kontalaria: Pello Añorga. 17:30etan 3-4 urtekoentzat, eta 18:00etan, 5-7 urtekoentzat. Biterin.
11 Mahai-ingurua: Haur lapurtuak, 19:00etan Biterin. Lau senide.
11 Literatur solasaldia: Virilidad. Cynthia Ozick. Amaia Garciarekin, 19:30etan liburutegian.
12 Emakume Raketisten Jaialdia. Dokumentala: Raketistak lehen eta orain. Biterin, 19:00etan.
13 Bota Bertsoa! IV. Bertso lehiaketa txikiaren emanaldia eta sari banaketa, 19:00etan Biterin.
13-14 Ttarla dantza taldeak 25 urte.
13 Ttarlak 25 urte dantza emanaldia, 22:00etan kiroldegiko frontoian. Sarrerak salgai, Txili eta Garinen.
14 Kanika Aisialdi Taldearekin jolasak, eta Apaxi ipuin kontalaria, 11:30etan. Bazkaria 14:00etan. Haurrentzako jolasak eta erromeria 17:00etan. Tilosetan, edo eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin.
14 Bigarren Eskuko Azoka, 10:30-13:30 Urbieta kalean.
14 Kalez Kale Kantari, 12:00etan Plaza Berritik.
14 Erromeria, 18:30etan Plaza Berrin.
14 Hainbat belaunalditako feministen arteko transmisioa. 12:30etan Biterin eta Plaza Berrin.
14 Haur antzerkia: Linbo planeta. Biterin, 12:00etan, 7 urtetik gorakoentzat. Sarrerak salgai, apirilaren 4tik.
14-15 Extremaduraren inguruko XXVI. Jardunaldiak.
14-22 XXIII. Dantzari Festa.
16-20 Euskal jantzien erakusketa, Biterin. 17:00-20:00.
14, 21, 28 eta maiatzak 5 Ahozko narrazio tailerra, 16 urtetik gorakoentzat. Gidaria: Beatriz Egizabal. Izenematea, liburutegian.
16 Zilegi Eskola: Nola landu eta txukundu zure espazioa? AEKn, 09:30-11:30/14:40-16:30/18:30-20:30.
17 Literatur solasaldia: Pereirak dioenez. A. Tabucchi; itzulpena: Fernando Rey. Ane Mayozekin, 19:30etan liburutegian.
18 Hitzaldia: Euskararen arrastoak Sardinian. Hizlaria: Juan Martin Elexpuru. Moderatzailea: Eñaut Agirre. Biterin, 19:00etan. Dobera.
19 Irakurketa kluba, 3-5 urteko haur eta gurasoentzat. 17:30etan liburutegian. Gidaria: Maria Garcia.
21 Afari feminista, 21:30 gaztetxean.
25 Ipuin kontaketa Maite Frankorekin, Biterin. 17:30etan, 3-4 urtekoentzat; 18:00etan, 5-7 urte.
26 Zinea Euskaraz, Sandiusterrin, 18:30etan. Dobera Elkartea.
26 Saio linbikoak: musika, literatura eta emozioak. Rafa Rueda. 19:00etan liburutegian.
27 Hernani’n Musik: Izaro Andres. Eason. 22:00etan Biterin. Sarrerak salgai apirilaren 17tik aurrera.
28 Hernaniko Musika Bandaren dantza kontzertua, Amaia Gonzalez Caballero dantza eskolarekin. Atsegindegin 19:00etan.
30 Kontzertua, 19:00etan Goiz Eguzkin. Goiz Eguzki eta Oñatiko Pakeleku abesbatzak.
ERAKUSKETAK
4-12 Raketistak lehen eta orain. 1917-1980. Biterin, 17:00-20:00
24-27 Euskal Herriko frontoiak. 1873-1876. Biterin, 10:00-12:00 eta 17:00-20:00.
25 Hitzaldia: Frontones de Euskal Herria, el ágora vasconavarra. Hernani Errotzen.
GAZTELEKUA
4 Arte plastika. 17:00-20:00.
5 Futbolin txapelketa. 17:00-20:00.
6 Irteera: Irisarriland. 09:30-16:30.
7 Master Chef. 09:30-16:30.
8 Just Dance bideoa sortu. 09:30-16:30
12 Mahai-jolasak. 17:00-20:00.
15 Ping-pong txapelketa. 16:30-20:30.
17 Film laburrak euskeraz. 17:00-20:00.
20 Euskaraokea prestatu. 16:30-20:30.
21 Euskaraokea. 16:30-20:30.
22 Futbolin eta ping-pong txapelketak. 16:30-20:30.
25 Sukaldaritza. 17:00-20:00.
26 Mahai-jolasak. 17:00-20:00.
GAZTE OLINPIADAK
7 1go eguna, 10:30etan hasita.
12 Patinak.
21 Orientazio probak herritik kanpo.
26 Proba.