Gurutzbidearekin, Santa Barbarara bidean, hasi dute dagoeneko ostiral santu eguna gaur Hernanin, goizeko 08:30etan, eliztarrek.
Astigarragan ere halaxe egingo dute, baina 10:00etan Andre Mariaren elizan jarri dute zita. Ereñotzun, berriz, goizeko 09:00etan, San Antonio elizan.
Egunean zehar ere izango dira meza gehiago: Hernaniko San Joan Bataiatzailean, 11:00etan eta 18:30etan; Ereñotzun 18:00etan, eta San Jose Langilean (Florida), 19:30etan.
Astigarragan, berriz, 18:30etan izango da meza; Goizuetan, 08:00etan eta 19:00etan, eta Aranon, 11:00etan eta 17:00etan.
Bihar eta etzi, gehiago
Bihar Pazko Gaubeila izango da Ereñotzun 19:00etan, Hernaniko San Joan Bataiatzailea elizan 20:00etan, eta Astigarragan, 21:00etan. Goizuetan Pazko elizkizuna, gaueko 23:00etan, eta Aranon 21:00etan.
Pazko igandearekin mezak izango dira Hernanin, Agustinetan 09:00etan, San Jose Langilean 11:00etan eta San Joan Bataiatzailean 12:00etan; Ereñotzun, 10:00etan; Astigarragan, 10:30etan; Goizuetan 12:00etan; eta Aranon 10:00etan.
Bukatzeko, Astigarragan, Pazko astelehenean apaizik gabeko ospakizuna egingo da Santiomendin, 11:00etan.