Apirilaren 7rako tailerra antolatu du Hernanin, DYAk, bihotz-biriken suspertze teknika ikasteko. Tailer hau berezia izango da, haur eta helduek elkarrekin egitekoa izango baita. Helburua da 6 urtetik gorako umeek ere ikastea, bihotz-geldialdi bat identifikatzen eta horren aurrean jokatzen. Ikastaroa Inmakulada ikastetxean emango da, 17:00etatik 19:00etara, eta izenematea irekita dago, 943 46 46 22 telefonoan; helduek 8 euro; 17 urtetik beherakoek, doan.