Ipuin afrikarra bidean, laguntza bila

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 30a, 02:00

Martxan dago Dobera Eus­ka­ra Elkartearen Ipuin Faktoria sai­leko laugarren ipuina. Orain­goak Afri­kako herrialde ba­tean dauka jatorria, eta ohi bezala, bi hizkuntzatan argitaratuko da: euskeraz, eta ipuinaren jatorrizko hizkun­tzan.

Partizipazioak, laguntzeko
Ipuina argitaratzeak dakar­tzan gastuak ordaintzen la­gun­tzeko, partizipazio sistema jarri da berriro ere martxan.

Horrela, 30 eurorekin la­guntzeko aukera dago, eta horren truke, ipuinean esaldi bat jarri daiteke. Ipuin bat ere eskuratuko da. Era beran, errenta aitorpenean 9 euroko dedukzioa eragingo du.

Parte hartu nahi izanez gero, Doberarekin jarri harremanetan: Larramendi 11 edo 943 33 27 99. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!