Erramuak bedeinkatuta, Gurutzbidea

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 28a, 02:00

Igandean, Erramu igandea izanik, hainbat herritar ger­tu­ratu ziren meza nagusira, erramuak bedeinkatzera. Aste Santuko elizkizunekin segitze­ko, beste hainbat zita ere izan­go dira datozen egunetan.

Bihar, 18:00etan, Jaunaren afariko Eukaristia egingo da, eta ostiralean 10:00etan, Gu­rutz­bidea, eta 18:30etan, Jau­naren heriotzaren ospakizuna.

Larun­batean, berriz, ohar­tarazi dute ez dela izango apaiz gabeko ospakizunik kaperan. Baina Pazko Gaubeila egingo da 21:00etan; Argiaren Liturgia, Hitzarena, Bataio­a­rena eta Eukaristiarena egingo dira.

Igandean egingo da hu­rren­go elizkizuna; 10:30etan Piztu­e­ra Igandeko Meza izango da. Eta astelehenean, Santiago Men­di­ko Er­mitan izango da os­pa­ki­zu­na, 11:00etan apaizik gabe. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!